Home Erakundea Bisioa

Bilaketa :

Bisioa

2021ean EKGK-k hau izan nahi du:

Tresna ERAKARGARRIA euskal kooperatibismoaren agente guztientzat, eta ERALDAKETA EKONOMIKOARI ETA SOZIALARI lotuta denek dituzten asmo komunak lortzeko BALIAGARRIA.

Zehazki, hauek dira EKGKren asmoak:

  • Kontseilua osatzen duten agente guztiengan ilusioa piztea, bisioa eta gauzatzeko gaitasuna konbinatuz.
  • Euskal kooperatibismoaren hitzarmen publiko-pribaturako benetako organoa izatea (eta ez soilik legearen arabera).
  • Kooperatibismoaren etengabe eguneratutako definizioa ematea.
  • Kooperatibismoaren ikuspegia politika publikoetan sartzeko gaitasuna eskuratzea, administrazio publikoekiko harremana funtsean garatuz.
  • Euskadiko kooperatiben hazkundean laguntzea, ekintza propioak eginez eta beste eragile batzuen ekintzetan eraginda (heziketari garrantzi berezia emanda)
  • Erreferente bihurtzea euskal erakunde eta kooperatibentzat, kooperatibismoaren sustatzaileen artean zeregin aparta edukita.

* Zentzu honetan, EKGK-k lagundu nahi du 2030ean gizarte ekonomia Euskadiko enpleguaren %20 izan dadin jarritako helburua lortzen