CSCE-EKGK otsailaren 11ko 1/1982 Legeak, Euskal Herriko Kooperatibei buruzkoak, sortu zuen, eta formalki 1983ko urtarrilaren 28an eratu zen.
Lehenengo ekitaldietan, aipatzekoak dira euskal kooperatibismoa
egituratzeko egindako ahaleginak, besteak beste, Kooperatiben
Federazioak martxan jartzen lan egin zuen, baita erakundeari
nazioartean maila goreneko presentzia emateko ere (1988ko urrian
bihurtu zen CSCE-EKGK Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren kide).
1988 eta 1991 artean hasi ziren lanean Kooperatiben Federazioak,
eta CSCE-EKGK-k erakunde horien bidez bideratzen ditu mugimendu kooperatiboaren kezkak eta proposamenak jokaleku berrian bere
identitate kooperatiboarekin kokatzeko. Kooperatiba-legerian adituak
direnekin proposamen horiek aztertu ondoren, Aurreproiektuaren
zirriborroa prestatu zen eta hortik sortu zen 4/93 Legea, Euskadiko
Kooperatibena.
Aipatutako 4/93 Legearen babesean Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa sortzean, egokitu eta moldatu beharra zegoen
CSCE-EKGKren eginkizunak eta barne-antolaketa. Biak izan dira
kontuan, bai gaur egun CSCE-EKGK arautzen duten testu
arauemaileetan, eta bai Plan Estrategikoan.