Historia

CSCE-EKGK otsailaren 11ko 1/1982 Legeak, Euskal Herriko Kooperatibei buruzkoak, sortu zuen, eta formalki 1983ko urtarrilaren 28an eratu zen.

Lehenengo ekitaldietan, aipatzekoak dira euskal kooperatibismoa egituratzeko egindako ahaleginak, besteak beste, Kooperatiben Federazioak martxan jartzen lan egin zuen, baita erakundeari nazioartean maila goreneko presentzia emateko ere (1988ko urrian bihurtu zen CSCE-EKGK Nazioarteko  Kooperatiba Aliantzaren kide).

1988 eta 1991 artean hasi ziren lanean Kooperatiben Federazioak, eta CSCE-EKGK-k erakunde horien bidez bideratzen ditu mugimendu kooperatiboaren kezkak eta proposamenak jokaleku berrian bere identitate kooperatiboarekin kokatzeko. Kooperatiba-legerian adituak direnekin proposamen horiek  aztertu ondoren, Aurreproiektuaren zirriborroa prestatu zen eta hortik sortu zen 4/93 Legea, Euskadiko Kooperatibena.

Aipatutako 4/93 Legearen babesean Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa sortzean, egokitu eta moldatu beharra zegoen CSCE-EKGKren eginkizunak eta barne-antolaketa. Biak izan dira kontuan, bai gaur egun CSCE-EKGK arautzen duten testu arauemaileetan, eta bai Plan Estrategikoan.

Kontseiluko sorreraren XXV. urteurrena (1983/2008) ospatzeko, 2009. urtean, “Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren Historia (1983-2008)”CSCE EUSK.pdf  liburua argitaratu zen gertaera garrantzitsuenak laburbilduz eta, argazkien bitartez, erakundeen azpian izan diren gizon eta emakumeak azalduz.