Zer da Bitartu?

“Euskal kooperatibetan ebazpen estrajudizialetarako prozedurak administratzen ditugu: arbitrajea, adiskidetzea eta bitartekaritza; negoziazioaren eta bitartekaritzaren gaineko prestakuntza”

Bitartu, Kooperatiben Arbitrajeko Euskal zerbitzua, justizia-administrazioko zerbitzuak emateko eredu bateratua da, eta euskal kooperatibetan gatazkak ebazteko tresna osagarriak erabiltzen ditu.

Gatazken ebazpen osagarria deitzen zaie kooperatiben barneko bizikidetzan gertatzen diren gatazkak prozesu judizialetatik kanpo ebazten laguntzeko metodoei.

Kooperatiben Goren Kontseiluaren barnean, Bitartuk zerbitzu hauek ematen dizkie kooperatibei eta kooperatibistei: orientazioa, adiskidetzea, bitartekaritza eta arbitrajea.

Bitartu - Servicio Vasco de Arbitraje Cooperativo