Bitartu Orientazioa

Gatazken ebazpen osagarri deritze kooperatiben barneko bizikidetzan gertatzen diren gatazkak prozesu judizialetatik kanpo ebazten laguntzeko metodoei.

Bitartuk gatazken ebazpen osagarrirako orientazio-zerbitzua eskaintzen die kooperatibei eta kooperatibistei. Horren bitartez, abokatu aholkulari baten arreta jasoko dute.

Abokatu aholkulariarekin harremanetan jarri
Oientación - Bitartu

Bitartu Adiskidetzea

Adiskidetzea aurkakorik ez duen desadostasunak ebazteko mekanismo bat da. Helburua da Bitarturen aurrean akordio batera iristea, eta, zenbaitetan, Bitartuk akordioa proposa ere egin dezake.

Adiskidetze-prozesuetan, Bitartuk hirugarren gisa jokatuko du, eta alderdiek gatazkaren irtenbidea adostuko dute haren aurrean.

Abokatu aholkulariarekin harremanetan jarri
Bitartu Conciliación

Bitartu Bitartekaritza

Laguntza bidez negoziatzeko sistema bat da bitartekaritza. Gatazka bateko alderdiak desadostasuna haien kabuz ebazten saiatzen dira, Bitarturen laguntzarekin. Kasu honetan, Bitarturen eginkizuna da komunikazioa erraztea eta bideratzea.

Bitartekaritza-prozesuetan, gatazkan parte hartzen duten alderdiek haien arteko desadostasunak ebazten dituzte, hirugarren neutral baten laguntzarekin (bitartekaria) akordio batera iritsiz. Bitartuk bitartekaritza egiteko profesionala aukeratzen lagunduko die.

Abokatu aholkulariarekin harremanetan jarri
Mediación - Bitartu

Bitartu Arbitrajea

Arbitrajea gatazkak bide judizialetatik kanpo ebazteko tresna da. Alderdiak prozedura arautu batean sartzen dira, eta Bitarturi uzten diote arbitro bat izenda dezan. Arbitroak bi alderdientzat loteslea izango den erabaki bat hartzen du, zuzenbidea edo ekitatea aplikatuz, eta, horrela, gatazkari amaiera ematen zaio.

Bitartekaritza-prozeduretan, alderdiek onartzen dute arbitro gisa jokatzen duen hirugarren baten erabakiari men egitea, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak izendatzen du arbitro hori.

Abokatu aholkulariarekin harremanetan jarri
Arbitraje - Bitartu