Bitartu


Legislacion Cooperativa


Cooperativismo


Memoria Actividades


Empresas Participadas


Publicaciones


BITARTU -Servicio Vasco de Resolución Extrajudicial de Conflictos en Cooperativas- euskal kooperatibetan gatazkak konpontzeko zenbait prozeduraren administrazioaz arduratzen den erakundea da. BITARTU arduratuko da kooperatiben artean sortzen diren auziez, edo kooperatibetan –edo beren órgano sozialen- eta bazkideen artean, edota kooperatiben barruan órgano sozialen artean edo bazkideen artean sortutakoez.

Halaber, euskal kooperatibetan gatazkak prebenitzeko neurrial sustatzen ditu, eta horiek konpontzeko kooperatiba-arloan bertan sortzen diren prestakuntza-premiak ere kontuan hartzen ditu.

Ez du nortasun juridiko propiorik eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren menpe dago hierarkikoki, zerbitzu publiko bat emanez koopertaiba-elkarteei eta hauen bazkideei.

Gatazkak konpontzeko prozeduren administrazioa doakoa da Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren Osoko Bilkurak urtero erabakitzen duen zenbatekoraino.

Euskal kooperatibetan gatazkak konpontzeko prozedurei buruzko Araudia, bere bidez sortu zelarik BITARTU, EHAAn dago argitaratua, 181. Zenbakian, 2004ko irailaren 21ean.

Hiru prozedura daude BITARTUn gatazkak konpontzeko: arbitrajea, adiskidetzea eta bitartekotza.

Arbitrajea: Arbitrajearen bidez, alderdiak prozedura arautu baten menpe jartzen dira eta BITARTUren esku uzten dute arbitro bat izendatzea, eta honek, zuzenbidez edo ekitatez, erabaki bata hartuko du, horrela amararaziz eztabaida.

Zentzu hontan, gogoratu baita ere BITARTUk eskaintzen dituen abantailak erabili nahi izanez gero, beharrezkoa dala kooperatibaren Estatutetan edo bere Barne Arautegian jasotzea edozein zalantza izanez gero Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluari dagokiola eztabaida ezagutzea bere arbitrajearen bitartez dioenaren klausula. Hori dela eta, ez badaukazue jasotzera gonbidatzen zaituztegu, hurrengo eredu hau emanez:

“Las cuestiones litigiosas que se susciten entre la cooperativa y los socios, o entre socios en el marco de la actividad cooperativizada, incluso en periodo de liquidación, y que versen sobre materias de libre disposición inter partes conforme a derecho, se someterán preceptivamente, una vez agotadas las vías internas de la Cooperativa, al arbitraje de BITARTU (Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi), conforme al Reglamento sobre procedimientos de resolución de conflictos en las cooperativas vascas (Boletín Oficial del País Vasco nº 181 de 21 de septiembre de 2004), comprometiéndose las partes de forma expresa al acatamiento del laudo que resultase de dicho arbitraje.”

Adiskidetzea: Adiskidetzea aurkakotasunik gabeko mekanismoa da eztabaida konpontzeko eta horren bidez adostasunarea iritsi nahi izaten da BITARTUren aurrean agertuz, honek akordioa bera ere proposatu ahal izango duelarik.

Bitartekotza: Bitartekotza negoziazio-sistema lagundua da, honen bidez gatazkan nahasturiko aldeek beren kabuz saiatzen direlarik hori konpontzen BITARTUren laguntzaz, honek komukazioa erraztu eta bideratzen laguntzen duelarik.

 

Arbitrai laudoak Memorias Normativas





Foro Koop